⛅ EGURALDIA

Beroa pixkanaka sartuko da

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia bueltan da, eta tenperaturak igotzen hasiko dira.

Azken egunotako joerari buelta emango dio ostegunak, gaur berriro ere hodei gutxiko zeruak izango ditugula buru gainean. Goi hodeiak baino ez dira ikusiko. Haizean, aldakatarik ez, ipar osagaian finkatuta geratuko baita, ahul bizi. Tenperaturak goranzko ibilbideari ekingo diote, Gasteizen 9 eta 21 gradu arteko aldean ibiliko direlako.

Bihar, aspaldiko partez, laino eta lanbroekin hasiko da eguna, baina orduan ere zerua hodei gutxirekin egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da, eguerdi partean ipar-ekialdeko osagaian finkatuko dena. Tenperatura maximoak are altuagoak izango dira, 9 eta 26 gradu arteko aldearekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago