⛅ EGURALDIA

Berreskuratzeko bidean

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 10a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur goibel hasiko omen da eguna, baina orduek aurrera egin ahala garbiago egongo da. 

Hodei askorekin hasiko da eguna, eta, hori ez ezik, euri txikia ere egin lezake lantzean behin. Arratsalderako, ordea, pixka bat garbiago egongo dela diote meteorologoek. Atzokoan bezala, gaurkoan haizea ipar osagaian mantenduko da; ahul-bizi ariko da, baina inoiz bolada gogorren bat edo beste izan dezake, Eolori esker pazientzia bukatzen zaion adierazle. Termometroetan, 9 eta 18 gradu arteko aldea aurreikusi dute Gasteizerako.

Asteazken arratsaldean izandako hobekuntza ostegunera luzatuko da, egun horretan zerua hodei gutxirekin egongo delako. Egongo diren hodeiak goi mailatan geratuko dira. Haizean ez da aldaketarik izango, ipar osagaikoa izango delako, eta ahul-bizi jardungo duelako. Tenperaturek gora egingo dute, 8 eta 21 gradu arteko ibilaldi batean.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago