Atzo irekitako bidetik garatu da gaurko eguna, zerua ia erabat estalita egongo baita. Euri txikiren bat bota dezake ere. Goizak aurrera egin ahala ostarteren bat zabaldu daiteke, eta, arratsaldearekin batera, eguna partez hodeitua geratuko da. Haizea iparretik egingo du, ahul-bizi, eta bolada gogorren batekin. Termometroak 8 eta 17 gradu artekoan ibiliko dira Gasteizen.
Beste horrenbeste ekarriko du asteazkenak, batez ere egunaren lehen partean. Are, noizean behin zirimiria egin dezake, giroa freskatuz. Eolo bere horretan egongo da, ipar-osagaian finkatuta. Bezperan bezala, ahul-bizi ibiliko da gehienetan, baina haserrealdiren bat ere izan dezake. Tenperaturek ez dute aldaketarik izango, 7 eta 18 gradu arteko aldean mantenduz.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.