Goiz lanbroarekin hasiko da ostirala, eta egun osoan zehar zerua hodeitsu egongo da. Egunaren lehen zatian behe hodeiak izango dira, eta goi mailakoak bigarren zatian. Mendebaldeko haize ahula izango dugu hasieran, baina gero zerua hodeitsu egongo da; egunaren lehen zatian behe-hodeiak nagusituko dira eta eguerditik aurrera ipar osagaira joko du, ahul bizi. Tenperaturei dagokienez, Gasteizen 7 eta 21 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Asteburuari begira, bi egunetan lanbro eta lainoekin jarraituko dugu goizean. Larunbatean, lehen orduetatik hodeiak ugarituko dira, eta leku gehienetan egun osoan mantenduko da horrelako giroa. Igandean, berriz, ostarteak zabalduko dira, erdi eta goi mailako hodeiekin. Tenperaturek dezente egingo dute gora igandean, hurrenez hurren asteburuan 10 / 22 eta 10 / 29 gradu arteko aldeak espero baitira.