Espero zen aldaketa gauzatzen hasi da: gaur zeru hodeitsu edo oso hodeitsuak izango ditugu, eta euri txikia egin dezake. Eolo gehienetan iparraldetik edo mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, baina bolada gogorrak ere izango ditu. Giro freskoagoa egongo da, 10 eta 17 gradu artekoarekin.
Ostiralak goiz lanbroak oparituko dizkigu, baina egunaren lehen zatian bederen oraindik hodeitsu mantenduko da. Arratsalderako, ordea, ostarte batzuk zabalduko direla aurreratu du Euskalmetek. Eolo bere horretan mantenduko da, mendebalde eta iparraldeko osagaian, indar askorik gabe ufa eginez. Termometroetan, alde termiko zabalagoa egongo da, 8 eta 20 gradu artekoa.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.