⛅ EGURALDIA

Amiltzearen atarian

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 3a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Trantsizio eguna izango da gaurkoa, bihar datorren tenperaturen beherakadaren zain. 

Aldaketa gauzatzen hasi da, eta gaurko eguna horren segida izango da. Hodeiak eta ostarteak izango ditugu, norabide aldakorreko haizerekin. Goizean mendebaldetik ibiliko da, eta ipar osagaia hartuko du arratsaldearekin batera. Tenperatuek momentuz eutsiko diote, eguneko alde termikoa Gasteizen 10 eta 26 gradu artekoa izango baita.

Ostegunean, baina, hodeitza asko trinkotuko da, oso hodeitsu geratu arte. Bereziki eguerdian euri txikia egin dezake. Haizea ahul ibiliko da, tarte biziren bat hartuko badu ere. Mendebaldetik hasiko da, baina eguerditik aurrera ipar osagaia hartuko du, eta dezente zakarrago ariko da. Maximoak amilduko dira, 8 eta 17 gradu arteko tenperaturak izango ditugularik.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago