Lehen orduetan hodeitza gorantz joango da, eta arratsaldearen lehen orduetarako dagoeneko zerua hodeitua egongo da. Tantaren bat edo beste erori daitekeelakoan dago Euskalmet. Haizea ipar-mendebaldekoa izango da, eta zenbait unetan bolada gogorrak har ditzake. Tenperatura maximoak asko jaitsiko dira, eguneko tartea 10 eta 19 artean geratuz.
Asteazkenean altxatzera egingo du, eta arratsalderako hodi gehienak desagertuko dira, beste behin giro eguzkitsua bueltan ekarrita. Hori baino lehen, ordea, hodeia eta euri txikia egiteko aukera era badago. Ipar-ekialdeko haize ahula izango dugu arratsaldean, eta aldakorra gainerako orduetan. Gasteizen 10 eta 25 gradu artekoan ibiliko dira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.