Jugalez ibaiaren ingurua lehengoratu dute

Juanma Gallego 2026ko ekainaren 1a

Ibaian zehar hainbat hobekuntza egin dituzte. Argazkia: AFA

Uraren Ibilbidea berritzeko aurrekontu parte hartzaileetan abiatu zen proiektuaren lehen emaitzak aurkeztu dituzte.

Berganzo eta Paiueta artean kokatuta dagoen Uraren Ibilbidea berritzeko hainbat lan bukatu dituzte jada, aldundiak gaur ezagutzera eman duenez. 

Hobekuntza hau hiritar batek aurrekontu parte hartzaileen bitartez egindako proposamen batean abiatu da. Esku hartzearen ardatz nagusietako bat Maskorren Etxea eta haren ingurunea birgaitzea. Hainbat bizidunentzako babeslekuak paratu edo hobetu dituzte bertan: habia kaxak, tximeleta oasi bat, narrastientzako egiturak eta anfibioentzako putzu bat. Horrez gain, hondakinen eta landaredi inbaditzailearen "garbiketa integrala" egin dela dio aldundiak. Modu berean, egurrezko hesiak eta begiratoki berriak jarri dituzte, bai eta interpretazio panelak jarri ere.  

Iñaki Gurtubai eta Saray Zarate foru diputatuak bisitan egon dira gaur, proposamena bultzatu zuten zenbait herritarrekin batera. Gurtubairen arabera, halako esku hartzeek aldundiak "balio ekologiko handiko naturguneak babesteko duen konpromisoa islatzen" dute. 170.000 euro bideratu dituzte horretarako.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago