Auzitegietara jo du Solariak Araban dituen proiektuen kudeaketa administratiboa arintzeko. Izan ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du enpresak Gasteizko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien 2. atalean, "administrazioaren jarduera falta material kualifikatuaren aurka".
Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio energetiko eta Jasangarritasunaren sailak ostiralean argitaratu zuen auzi-errekurtsoaren inguruko zehetasunak EHAAn. Solariaren arabera, administrazioak ez du behar bezala "bultzatu eta benetan ebatzi" SZS5 proiektuaren inguruko ingurumen ebaluazioko prozedura, eta modu horretan enpresaren "eskubideak eta interes legitimoak" kaltetzen ari da.
SZS5 proiektua (Solaria Zierbena Solar 5), zehazki, Iruña Oka eta Erriberagoitia udalerrien artean proiektatuta dagoen energia fotovoltaikoko zentrala eta ebakuazio elektrikorako azpiegitura da, Solaria Zierbena Solar makroproiektuaren parte.