Gaurkoz giro eguzkitsua mantenduko da, baina aurreko egunetan baino egun dezente jasangarriagoa izango da. Ipar haizea izango, eta batez ere arratsaldean bolada gogorrak hartuko ditu. Tenperaturak neurtuko dira, eguneko alde termikoa Gasteizen 9 eta 26 gradu artean geratuz.
Bihar, aspaldiko partez, aldaketa etorriko da, zerua tarteka hodeitsu egongo baita; are, noizean behin euria egin dezake. Gainerakoan, haizea berdin mantenduko da, iparreko osagai nagusiarekin, eta zenbait bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak amilduko dira, baina minimoek eutsiko diote: 10 graduan hasi eta 20 graduraino baino ez dira igoko.