Mikel Utrera Puelles idazle gasteiztarraren 'Haginak darakuskite' proiektuak aurtengo Ignacio Aldekoa beka jaso du, aldundiak iragarri duenez. Utrerak Pertseidak izeneko ipuina aurkeztu du lehiaketara, eta, horretan abiatuta, ipuin bilduma egiteko 12.000 euroko laguntza jasoko du.
"Errealismoa beldurrezko elementuekin konbinatzeko duen gaitasuna" nabarmendu du epaimahaiak Urteraren alde egiteko. Horrez gain, "kontakizunaren eraikuntzaren sendotasuna" aipatu dute, bai eta "erritmoa, amaiera ondo ebatzi arte tentsioari eusten" diola ere. Aukeratutako espazioari dagokionez, "hiriaren eta landa gunearen arteko trantsizio guneetan kokatuta" dagoela aipatu dute, eta hori "euskal literaturan gutxi esploratutako eremua" dela diote.
Aurtengo deialdira 24 hautagai aurkeztu dira aurten. Aldundiak gogora ekarri du Ernestina de Champourcin euskarazko eta gaztelaniazko poesia lehiaketara lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean itxiko dela.