⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, bero handia

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 29a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Asteburuan tenperaturak beherantz joango dira, eta batez ere igandean hodei gehiago ikusiko ditugu.

Momentuz, kiskaltzen jarraitu beharko dugu, giro eguzkitsua eta bero handia bere horretan mantenduko direlako. Abisu horia ere gurekin geratzen da, muturreko tenperatura altuengatik zein baso sute arriskuagatik. Haizea ipar osagaikoa izango da, aparteko indarrik gabe. Tenperaturei dagokienez, zerbait jaitsiko dira, baina goiko mailetan mantenduz: 14 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.

Asteburuan bederen, hodei gehiago egongo dira, ostarteekin batera. Larunbat arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke, baina ez dute ekaitzik iragarri. Igande goizean, lanbro eta lainoak agertuko dira, eta batez ere goizean zerua tarteka hodeitsu egongo da. Tenperaturak dezente jasangarriagoak izango dira asteburuan, 13 / 27 eta 11 / 23 gradu arteko aldeekin.

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago