⛅ EGURALDIA

Gauean ere, aterperik ez

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 28a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Datozen orduetan ez da apenas aldaketarik izango, uda kutsuko giroa mantendu: 17 graduan egongo dira minimoak.

Ostegunak ez du aparteko aldaketarik izango, aurreko egunen bidetik joango delako gaurko eguna: zeru eguzkitsuak eta hodei batzuk atmosferaren goiko geruzetan. Eolo aldakor ibiliko da, baina arratsalde-gau partean ipar-ekialdean finkatuko dela dio Euskalmetek. 17 eta 32 gradu arteko alde termikoa espero da.

Ostiralean giroa eguzkitsua mantenduko da, eta arratsaldean bero hodeiak garatu daitezke. Ez dirudi, ordea, ekaitza botako dutenik. Haizea ahul ibiliko da, ahul, baina arratsaldean indar gehiago har dezake, ipar-mendebaldeko osagaian finkatuta. Oso tenperatura altuak izango ditugun arren, gradu pare bat behintzat jaitsiko dira, eguneko tartea Gasteizen 15 eta 30 gradu artean kokatuz.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago