⛅ EGURALDIA

Ez dago menia eskatzerik

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Sargoria eta beroa bere horretan mantenduko dira, goranzko tenperatura minimoekin.

Zeru oskarbiekin jarraituko dugu: egongo diren hodei bakarrak goi mailetan egongo dira. Goizean Eolo hegoaldetik ariko da, baina ipar-ekialdeko osagaira joko du arratsaldearekin batera. Baso sute arriskuagatik eta tenperatura altu iraunkorrengatik abisu horia bere horretan mantendu du Euskalmetek. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo: Gasteizen 14 eta 33 gradu artekoan mantenduko dira.

Beste horrenbeste espero da biharko, goi-hodeiez zipriztindutako zeru oskarbiekin. Eolo, oraingoan, aldakor egongo da, eta lehen orduetatik bero handiagoa egongo da, 17 graduko minimoetan hasita eta 32 graduraino.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago