Beroaldiarekin jarraituko dugu datozen orduetan, eta gaurkorako zein biharko Euskalmeten abisu horiak indarrean segituko du, muturreko tenperatura zein baso sute arriskuagatik. Zerua hodei gutxirekin mantenduko da, eta noizean behin bolada gogorrak hartu ahalko dituen hego-ekialdeko haizearekin. Gasteizen 16 eta 31 gradu arteko alde termikoan mantenduko dira.
Asteazkenak ez du aldaketarik ekarriko, zeru gardenak eta tenperatura altuak bero horretan geratuko baitira. Eolo hegotik ariko da, ahul-bizi, eta arratsalderako brisa izan dezakegula dio Euskalmetek, Poetak Maiatzean ekimenari egindako ekarpen gisa edo. Poesia beharko dute arabarrek tenperaturei eusteko, Gasteizen 16 eta 33 gradu artekoak espero baitira, eta Oionerako 36 iragarri dituelako AEMETek.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.