Antzeko egoeran jarraituko dugu datozen orduetan, hodei gutxirekin —goi hodei batzuk besterik ez— eta oso tenperatura altuekin: gaur Gasteizen 17 eta 31 gradu arteko alde termikoa espero dute, baina bereziki lurraldearen hegoaldean goiko langa hori aise gaindituko da: Oionen 34 gradura artekoa espero dute. Haizeari dagokionez, hego-ekialdekoa izango da, bizia, eta azken orduetan bolada gogorrak har ditzake. Horrek, noski, baso suteen arriskua handitzen du, eta Euskametek abisu horia eman du, bai sute arriskuagatik zein tenperatura altuengatik.
Agertoki berdina espero da biharko: zeruan goi hodei batzuk baino ez dira egongo, eta Eguzkiak gogoz joko du. Egun horretara gutxienez luzatu dute gaurkorako emandako abisu horia, muturreko tenperaturak eta baso sute arriskua direla eta. Gasteizen tarte berdina izango dute AEMETen arabera, 17 eta 31 gradu artekoan. Haizeak bezperan baino gogorrago joko du, hego-ekialdetik.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.