⛅ EGURALDIA

Tenperaturek goia joko dute

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 22a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Egun oso beroa izango da gaurkoa, eta asteburua ere berdintsu dator.

Uda giroko eguraldian mantenduko gara, bai gaur zein datozen egunotan ere: goi hodei batzuk baino ez dira agertuko ortzian, giro eguzkitsua mantenduz. Eolo hego-ekialdetik ariko da, ahul-bizi, baina azken orduetan ekialdeko osagaia hartuko du. Gasteizen 15 eta 31 gradu arteko aldean egongo dira, baina hainbat tokitan, batez ere hegoaldean, tenperaturek are gorago egingo dute. Bitxia bada ere, Euskalmetek abisu horia eman du muturreko tenperaturengatik, baina, ordu honetan bederen, ez du zabaldu Arabara.

Beste horrenbeste izango dugu asteburuan, zeru ia erabat gardenek 72 orduetan bederen segituko dutelako. Egun horietan ere, egongo diren hodeiak atmosferaren goi mailetan geratuko dira. Tenperaturetan ere, oso antzeko agertokia izango dugu bi egunetan, 14-15 graduko minimoetatik hasi eta 30 bat graduraino.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago