Behin goizeko lainoak pasata, zerua hodei gutxirekin edo oskarbi geratuko da gaur, arratsaldean goi hodei batzuk agertu badaitezke ere. Hego-ekialdeko haize ahul-bizia izango dugu, batez ere mendi inguruetan bolada gogorrak har ditzakeena. Tenperaturak goranzko joeran mantenduko dira, Gasteizen 13 eta 30 gradu artekoan ibiliko baitira.
Antzeko agertokia marraztuko du ortziak ostiralean. Hodei gutxi, goi hodei batzuekin. Eolok ez du jarrera aldatuko, eta setatsu mantenduko da, hego-ekialdetik ufa eginez. Are tenperatura altuagoak izango ditugu: Gasteizen 15 eta 32 gradu artekoan egongo dira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.