⛅ EGURALDIA

Udako kutsua hartuko du

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 20a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar egun eguzkitsuak izango ditugu, eta tenperaturak nabarmen igoko dira.

Zenbait lekutan lainoa eta lanbroa agertuko dira, baina, behin horiek altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Egongo direnak goi mailakoak izango dira. Eolo ahul-bizi ariko da, ipar-ekialdeko osagai nagusiarekin. Termometroetan igarriko da aldaketa handiena, tenperaturek gora jarraituko dutelako: hiriburuan 12 eta 24 gradu arteko alde termikoa espero da.

Goizeko lanbroak ate joka egongo dira ere ostegunean, eta bezperako patroia errepikatuko da: zerua hodei gutxirekin edo erabat oskarbi egon daiteke. Oraingoan, ordea, haizea hegoaldetik ariko da gehienetan; ahul-bizia izango da, baina zenbaitetan bolada gogorrak izango ditu. Maximoak ia puntu gorenera iritsiko dira, 12 graduan hasi eta 30 graduraino.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago