Astea zeru hodeitsuekin hasiko da, eta hodeitza hori batez ere arratsaldean trinkotuko da, Euskalmetek egindako aurreikuspenaren arabera. Haizeak ez du aldatzeko asmorik, momentuz, eta ipar osagaian finkatuta mantenduko da. Tenperaturei dagokienez, maximoetan igarriko da aldaketa, pixkanaka goranzko bidean hasiko direlako, egun batzuk barru datorren beroaldiaren hasieran: Gasteizen 6 eta 20 gradu arteko aldeak espero dira.
Astearteak lanbro eta lainoak ekarriko dizkigu gosaltzeko. Ondoren, zerua tarteka hodeitsu egongo da, eta haizea hegoaldetik ariko da. Arratsalderako, ordea, beste behin ipar osagaira joko du. Tenperaturek are gehiago egingo dute gora, eguneko alde termikoa 9 eta 23 gradu artekoan geratuz.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.