⛅ EGURALDIA

Oraindik egun batzuk falta dira

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura freskoekin azken orduak biziko ditugu, baina asteburua oraindik hodeitsu eta euritsu egongo da.

Azken egunotako joeran setatsu mantenduko da eguraldia, zeru hodeitsuekin eta euriarekin. Batez ere egunaren lehenengo partean egongo da horretarako aukera gehien —EAEko itsasertzerako abisu horia eman dute, prezipitazio iraunkorrengatik—. Elur kota 1.300 metroren bueltan egongo da, eta Eolo osagai berean mantenduko da, ipar-mendebaldekoan, eta zenbaitetan zakar ibiliko da. Termometroan, 4 eta 12 gradu arteko aldea ikusiko dugu.

Larunbatean zerua tarteka hodeitsu egongo dela dio Euskalmetek, baina AEMETek ilunago marraztu du eguna. Noizbehinka euri txikia egingo du, eta haizea ipar-mendebaldeko finkatuta egongo da, 3 eta 14 gradu arteko tenperaturekin. Igandean, berriz, tenperaturek beste behin goranzko bidea hartuko dute, 3 eta 14 gradu arteko aldearekin. Igandean lanbroa eta lainoa azalduko dira, eta zerua tarteka hodeitsu egongo da. Arratsaldean, berriz, oso hodeitsu geratuko da, eta 5 eta 17 gradu arteko alde termikoa espero da.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago