Berdinetan jarraituko dugu ostegunean, zeru hodeitsuekin eta euria egiteko aukerekin. Bereziki arratsaldean dago horretarako arrisku handiena. Eolo ipar-mendebaldean kokatuta mantenduko da, bolada gogorrekin. Tenperatura freskotasunaren eremuan geratuko dira, Gasteizen 7 eta 13 gradu arteko aldea baino ez delako egongo.
Antzeko giroa espero da ostiralerako, zeru hodeitsu edo oso hodeitsuekin. Oraingoan, baina, euria batez ere egunaren lehen partean pilatuko da. Haizearen indar eta norabidean ez da aldaketarik egongo, ipar-mendebaldeko osagaian mantenduko delako, bolada gogorrekin. Tenperaturak are gehiago jaitsiko dira, egunaren alde termikoa 5 eta 11 gradu artean geratuz.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.