⛅ EGURALDIA

Tenperatura freskoagoak aurrean

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Zeru hodeitsuak izango ditugu datozen 48 orduetan, noizean behin euria egiteko aukerarekin.

Atzo arratsaldean hasitako aldaketa gaur gauzatu da azkenean, zeru hodeitsuekin hasi baita eguna, eta bide beretik jarraituko bide du. Euria ere egin dezake noizean behin. Haizea ipar-mendebaldean finkatuta mantenduko da, eta, bereziki arratsaldean, bolada gogorrak izango ditu. Tenperaturek beheranzko joeran jarraituko dute, 7 eta 16 gradu arteko aldearekin.

Beste horrenbeste ekarriko du ostegunak: orduan ere zeru hodeitsuak espero dira, eta arratsaldean izango da euria egiteko arrisku handiena. Osagai berean mantenduko da Eolo, ipar-mendebaldean, bolada gogorrekin. Tenperatura maximoak are gehiago jaitsiko dira, 7 graduan hasi eta 14ra baino ez baita igoko galinstantoa.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago