Momentuz, goizean, ostarteak mantenduko dira, baina egoerak aldatzeko bidea hartuko du orduek aurrera egin ahala eta, arratsalderako, hodeiak nagusitzen hasiko dira ostarteen aldean. Are, ordu horien bueltan ekaitzak ere jo dezake. Eoloren osagai nagusiena ipar partekoa izango da, eta tenperaturak zertxobait jaitsiko dira, 6 eta 15 gradu artekoa aldean kulunkatuz.
Bezperan hasitako aldaketa guztiz gauzatuko da asteazkenean, egun hodeitsua izango baita, eta noizean behin euria bota ahalko du. Eolok ez du osagai aldaketarik izango, eta ipar-mendebaldean kokatuko da. Hori bai, arratsaldean bolada gogorrak har ditzake. Tenperaturetan, osterantzean, ez da ia aldaketarik espero, hiriburuan 5 eta 16 gradu artekoan geratuko direlako.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.