⛅ EGURALDIA

Gaurkoz, argitasunari eutsiko dio

Juanma Gallego 2026ko maiatzaren 11

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Eguzkia ikusiko dugu gaur, baina bihar hori zailagoa izango da, hodeitza handituko baita.

Zeru nahiko garbiak izango ditugu aste berriari ekiteko. Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua partez hodeitua baino ez da egongo, baina arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke, eta, ordu horien bueltan, zaparrada txikiak bota ditzake. Hego-mendebaldeko haizea izango dugu; ahul-bizi ariko da, baina arratsaldean indartu ahalko da, ipar osagaia hartuta. 7 eta 19 gradu arteko alde termikoa espero da.

Bihar eguna hodeitsuago egongo da, eta orduek aurrera egin ahala hodeitza hori trinkatuko da, gainera. Horiek, gainera, busti dezakete, zaparrada txiki edo ertainak botaz. Eolo iparretik ariko da, ahul-bizi. Alde termikoan, ordea, ez da aldaketa handiegirik espero, 8 eta 17 gradu artekoan mantenduko baita.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago