Arabako enpresa txiki eta ertainetan AA adimen artifizialaren "adopzio praktikoa" bultzatzeko hitzarmena sinatu du aldundiak BAIC Basque Artificial Intelligence Center izenekoarekin.
Foru erakundeak gaur ezagutzera eman duenez, programa bat sustatuko dute enpresetan AAren "potentziala hobeto ulertzeko, heldutasun-maila aztertzeko, negozio erronka zehatzak identifikatzeko eta benetako proiektuetan garatu ahal izateko prestatzeko".
Saray Zarate Ekonomia diputatuaren arabera, "adimen artifiziala gure enpresen lehiakortasuna hobetzeko aukera bat da, baina modu ordenatuan, erabilgarrian eta benetako beharrekin konektatuta hartu behar da". 20-15 enpresa ingururekin egindako lehen hautaketa baten ondoren, horietatik hamar hautatuko dituzte "teknologia hornitzaileekin asmatzeko, sakontzeko eta kontrastatzeko fase aurreratu batean jarraitzeko".
Programa honetan murgilduta dagoen arren, aldundiak ez omen du adimen artifizialik erabiltzen bere eguneroko lanean. Hala ziurtatu du bederen Ramiro Gonzalezen Kabinete zuzendari Elena Ferreirak martxoan emandako erantzun batean. Horren arabera, aldundiak "ez du algoritmo edo adimen artifizialeko sistemarik erabiltzen, ezta erabili ere".