Aurreko egunetan bezala, goizean lainoak sortuko dira. Lehen orduetatik hodeitza handituz joango da, zeru oso hodeituak geratu arte. Zaparradak egon daitezke egunean zehar, eta batez ere arratsaldean izaera trumoitsua izan dezaketen zaparrada handiagoak bota ditzake. Hegoaldeko haizea ahul-bizi ibiliko da, bolada gogorekin. Termometroetan, 9 eta 18 gradu arteko tenperaturak ikusiko ditugu.
Asteburuan, askotariko giroa mantenduko da. Larunbatean zerua partez hodeitua egongo da goizean, eta arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke. Igandean are garbiago egongo da, batez ere hegoaldean. Egun horretan bero hodeiak pilatuko dira, zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Tenperaturek ez dute aldaketa askorik izango: hurrenez hurren, 11 / 18 eta 9 / 20 gradu artekoak izango dira larunbat eta igandekoak.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.