Azken egunetako joeran mantenduko da eguraldia: laino eta lanbroak agertuko dira goizean, eta, ondoren, zerua partez hodeitua geratuko da. Arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke. Zaparrada txikiak botako dira, arratsaldean izaera trumoitsua hartu ahalko dutenak. Hegoaldetik ariko den haizea ahul ibiliko da, baina arratsaldean indar gehiago hartuko du. 5 eta 20 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.
Bihar hodeitza are trinkoagoa izango bide da. Oraingoan ere, arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke, eta zaparrada trumoitsua eragin dezakete pilatutako bero eta hezetasunak. Eolo berdinetan ariko da ere, hegoaldeko osagaian; ahul-bizi gehienetan, baina zakarragoa beste zenbaitetan. Tenperaturetan, minimoek zertxobait egingo dute gora, hiriburuan 8 eta 19 gradu artean ibiliko baitira.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.