Behin goizean goizeko lainoak altxatuta, zerua hodei gutxirekin geratuko da. Arratsalderako bero hodeiak sortu daitezke, eta, horiekin batera, zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake. Haizearen osagai nagusiena mendebaldean kokatuta egongo da, baina norabide aldakorrekoa izango da une askotan. Ahul-bizi ibiliko da gehienetan. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero, 4 eta 14 gradu arteko aldean kokatuko delako egunaren alde termikoa.
Ostegunak hodei gehiago ekarriko ditu, batez ere arratsaldean, eta ordu horien bueltan beste behin bero hodeiak errepikatu ahalko dira. Zaparrada txikiak botako ditu egunean zehar, arratsaldean izaera trumoitsua har dezaketenak. Hego-ekialdekoa izango da gehien errepikatuko den haizearen osagaia, eta, bereziki gauean, Eolok bolada gogorrak izango ditu. Hodei gehiago izan arren, tenperatura maximoak dezente igoko dira, 6 eta 19 gradu artean ibiliko baita galinstanoa.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.