Laino eta lanbroekin hasiko da eguna; ondoren, zerua tarteka hodeitsu mantenduko da, baina hodeitza gero eta trinkoagoa izango da orduek aurrera egin ahala. Egunean zehar zaparradak bota ditzake, eta, bereziki, arratsalderako izaera trumoitsua har dezakete. Eolo mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, eta bolada gogor batzuekin ekaitza etortzekotan. Tenperaturak 6 eta 14 gradu artekoak izango dira.
Antzeko agertokia izango dugu asteazkenean lurralde gehienean, hegoaldean zerua hodei gutxirekin mantenduko bada ere. Oro har, lanbro eta lainoak izango ditugu, eta zeru tarteka hodeituak, zaparradak botatzeko arriskuarekin. Arratsaldean, gainera, bero hodeiak pilatu daitezke. Mendebaldeko haizea izango dugu goizean, eta iparraldekoa, arratsalde partean. Ahul-bizia izango da, zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturetan ez da apenas aldaketarik egongo, 4 eta 15 gradu arteko aldearekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.