Astelehenaren hasieran zeru oso hodeitsuak mantenduko dira, baina, arratsetik aurrera hodeiak gutxituko direlakoan da Euskalmet, ordu horien bueltan zerua tarteka hodeitsu geratuko delarik. Hodeiekin batera zaparrada txiki edo ertainak bota ditzake, eta zenbait lekutan izaera trumoitsua har dezakete, batez ere goizean. Horiekin batera txingorra ere ager daiteke. Eolo ipar-mendebaldetik ariko da, ahul-bizi, haizeguneetan bolada gogorrak izateko arriskuarekin. Termometroan 8 eta 14 gradu arteko tenperaturak ikusiko ditugu.
Antzeko agertokia marraztuko du astearteak, baina, oraingoan, goiz lanbroekin lagunduta. Oro har, zeru hodeitsuak eta zaparrada trumoitsuak pilatuko dira egunean zehar. Eolo bezperan baino indar gehiagorekin arituko da, mendebal edo ipar-mendebaldeko osagai nagusiarekin. Tenperaturetan ez da aldaketarik espero, 7 eta 14 gradu arteko aldearekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.