Zeru grisek segida izango dute ostegunaren zenbait alditan, goiz lanbroaren osteak zerua tarteka hodeitsu egongo delako. Batez ere egunaren bigarren partean zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Eolo aldakor ibiliko da, tarte biziekin, eta arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Termometroetan 10 eta 22 gradu arteko aldeak ikusiko ditugu.
Oso antzeko egoerarekin etorriko da maiatzaren lehena: goiz lanbroaren ondoren, zerua parte hodeitua egongo da. Beroa eta hezetasuna direla eta, arratsaldean bero hodeiak pilatu daitezke, zaparrada txikiak izateko arriskuarekin. Haizeak hego osagai hartuko du, ahul-bizi ufa eginez, eta zenbait bolada gogorrekin. Tenperaturetan ere oso antzekoa izango da eguna, Gasteizen 10 eta 23 gradu artekoan ibiliko baitira.