⛅ EGURALDIA

Hodeitzera egingo du, apurka-apurka

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 27a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz hodeiak eta ostarteak azalduko dira, baina bihar hodeitza handituko da, arratsaldean ekaitza izateko aukerarekin.

Hodeiak eta ostarteak izango dugu jai egunez zipriztindutako aste honen hasierako egunean, Halere, eta bero asko pilatu ohi den egun gehienetan bezala, arratsalderako bero hodeiak pilatu daitezke, metatutako hezetasuna ekaitz gisa botatzeko arriskuarekin. Eolo ipar osagaian mantenduko da, eta tenperatuak aldaketa askorik gabe mantenduko dira: 11 eta 23 gradu artean egongo dira.

Barraskilo jaleen egun handian, berriz, zeru hodeitsuak egongo dira, baina ez dirudi, goizean bederen, euria egingo duenik, egun ona igarotzeko aukerak bermatuz. Arratsaldearekin, berriz, beste behin bero hodeiak pilatuko dira zeruan, noizbehinka zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Oraingoan ere ipar haizea izango dugu, eta Armentian bezperako tenperatura tarte berdina izango dute, 11 eta 23 gradu artekoan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago