Ostiral honetan hil da Luis Lopez de Sosoaga, 78 urterekin, Arabako gozogilerik ospetsu eta maitatuenetako bat. Bere sorkuntzarik arrakastatsuenetakoa goxua izan zen; Bartzelonan ikasten ari zela, katalan kreman oinarritutako postre hori asmatu zuen, nata, bizkotxoa, pastel krema eta karameluarekin.
Arabako Gozogileen Elkarteko presidente izan zen hamarkadetan zehar, eta San Prudentzio zein Andre Maria Zuriaren jaietako postre tradizionalen bultzatzaile nagusia. Gozogintzan arrasto nabarmena utzi du, eta hala azpimarratu zuten bere ibilbidean jasotako sari ugariek, besteak beste, Bartzelona eta Castelloko Urrezko Dominak eta 1998ko Urrezko Zeledon.
Heriotzaren berri izan ostean, agintari nagusiek doluminak eman dizkiote familiari, eta haren eskuzabaltasuna eta utzitako ondarea nabarmendu dute. Atzo, osteguna, bere falta nabaritu zuten San Prudentzio tarta aurkezteko ekitaldian, huts egiten ez zuen hitzordu horietakoa baitzen. 2013an jubilatu bazen ere, bere seme Alexek daraman obradoretik gertu jarraitu zuen azken unera arte.
Ayer no pudo acompañarnos en la entrega de la tarta de San Prudencio y hoy se confirma la peor de las noticias. Hoy decimos adiós a nuestro pastelero más querido, Luis López de Sosoaga. Un líder que siempre supo trasladar el cariño del sector por las tradiciones vitorianas y… pic.twitter.com/zVxoeUfQGh
— Maider Etxebarria (@metxebarria_vg) April 24, 2026
Se nos ha ido Luis López de Sosoaga, un referente de la repostería alavesa. Un hombre que dedicó su vida a endulzar momentos, a mantener viva una tradición familiar centenaria y a innovar sin perder nunca sus raíces.
— Ramiro González (@ramirogonza) April 24, 2026
Generoso, apasionado por su oficio, entendía que detrás de… pic.twitter.com/MEconq6pfy