⛅ EGURALDIA

Iganderaino ez da bueltatuko

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 24a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur zein bihar zeru hodeitsuak gailenduko dira giro eguzkitsuaren aldean, baina tenperaturak bere horretan mantenduko dira.

Aspaldiko partez, zerua tarteka hodeitsu izango dugu gaur, eta noizean behin zaparrada trumoitsuren bat bota dezake. Haizea gehienetan hegotik ibiliko da goizean, baina ipar osagaian finkatuko da arratsaldearekin batera. Eguzkiaren falta ez da larregi igarriko tenperaturetan, oraindik nahiko epelak izango baitira: 10 eta 23 gradu artekoak.

Asteburuan, goizetako laino eta lanbroak bueltatuko dira, eta, batez ere larunbatean hodeiak mantenduko dira. Igandean, ordea, giro eguzkitsua nagusituko da berriz. Bi egunetan tenperaturek eutsiko diote, 8 / 22 eta 8 / 24 gradu artekoa izango baita asteburuko alde termikoen aurreikuspena.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago