⛅ EGURALDIA

Aldaketaren aurreko orduak

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 23a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz egun eguzkitsua izango dugu, baina bihar hodei gehiago pilatuko dira.

Goi hodei batzuk baino ez dira egongo zeru gardenetan. Goizean, hori bai, laino eta lanbroak agertuko dira zenbait lekutan. Haizea hego osagaian finkatuta mantenduko da, eta bolada gogorrak har ditzake. Beste behin, tenperatura nahiko altuak izango ditugu, 8 eta 25 gradu artekoak.

Bezperak baino hodei gehiago erakutsiko ditu ostiralak, zerua tarteka hodeitsu egongo baita. Are, noizean behin zaparrada trumoitsuak bota ditzake. Eolo hegoaldeko osagaian geratuko da, baina arratsaldean iparretik egingo du ufa. Termometroan ez da apenas aldaketarik igarriko, 11 eta 24 gradu artekoan ibiliko baitira eguneko tenperaturak.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago