Babestutako edukia

Praktikaldiak, aukerak zabaltzen dituen giltza

Babestutako edukia 2026ko apirilaren 24a

Aretxabaletako Lanbide Eskolan lehen mailatik murgiltzen dira praktikaldietan. Argazkia: ALE

Praktikaldiak aukera paregabea izaten dira ikasle guztientzat lan merkatuarekin lehen harreman zuzena izateko. Aretxabaleta Lanbide Eskolarentzat funtsezkoa da ikasleek benetako lan ingurunea ezagutzea, eta horregatik lehen mailatik bertatik murgiltzen dira praktika-prozesuan.

Ikastetxeak, gainera, konpromiso argia du kalitatezko hezkuntza irisgarria eskaintzeko: bere eskaintza zabalaren zati handiena doakoa da, eta euskaraz garatzen da. Horrek aukera berdintasuna bermatzen du, eta aldi berean euskara lan munduan erabiltzea eta normalizatzea sustatzen du.

Lehen mailan egiten diren praktikaldi horiek ez dira isolatutako esperientziak; aitzitik, ibilbide baten hasiera dira. Bigarren mailan, ikasleek dual aurreratua egiteko aukera dute, ikasketak eta lana uztartuz, eta benetako lan esperientzia eskuratuz ikasketak amaitu aurretik.

Ikastetxeak eskaintza zabala du erdi mailako eta goi mailako zikloetan, eta horrek aukera ematen die ikasleei beren etorkizun profesionala modu pertsonalizatuan eraikitzeko. Hala ere, aniztasun horrek erronka bat ere badakar: ikasle guztientzako kalitatezko praktikak bermatzea.

Testuinguru horretan, Aretxabaleta Lanbide Eskolak ahalegin berezia egiten du ikasleen beharretara egokitutako praktikak bilatzeko. Horren adibide da Gasteiztik datozen ikasle batzuen kasua: ikastetxeak bidea erraztu du, praktikaldiak beren hirian bertan egin ahal izateko, ikasleen egunerokoa erraztuz eta desplazamenduak saihestuz.

Aretxabaletako Lanbide Eskolak eskaintza zabala du erdi mailako eta goi mailako zikloetan. Argazkia: ALE

Lorpen hori ez litzateke posible izango erakunde eta zentro laguntzaileen inplikaziorik gabe. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkie bereziki Etxebidea, Roure eta Ariznabarra zentroei, ikasleei benetako lan esperientzia eskaintzeko erakutsi duten prestutasunagatik eta konpromisoagatik.

Aretxabaleta Lanbide Eskolak argi du helburua: praktikaldiek benetan esperientzia esanguratsu eta aberasgarriak izan behar dute. Horretarako, ezinbestekoa izango da etorkizunean ere enpresekin eta erakundeekin elkarlanean jarraitzea, ikasleen prestakuntza eta laneratzea bermatzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago