Eguraldi eguzkitsuarekin jarraituko dugu asteazken honetan, udako giroa nabarmenduz. Haizeari dagokionez, mendebaldekoa izango da goizean, baina arratsaldean ipar osagaian finkatuko da. Ordu horien bueltan, bolada gogorrak har ditzake. Bero handia mantenduko da sasoi honetako estandarretarako: Gasteizen 9 eta 25 gradu artekoa izango da alde termikoa.
Ostegun goizerako lanbro eta lainoak espero dira. Behin eguna argituta, ortzian goi hodei batzuk baino ez dira ikusiko. Oraingoan Eolo hego osagaian finkatuta geratuko da, baina horrek ez du saihestuko bolada gogor batzuk botatzea. Antzeko tenperaturak izango ditugu, 7 eta 26 gradu arteak.