⛅ EGURALDIA

Beroak goia joko du

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 21a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Azken egunotako tenperaturik altuena iragarri dute gaurkorako Gasteizen: 29 gradu.

Bai gaur zein bihar hauts gandua eta goizean goizeko lainoak izango ditugu, horrek ikusgarritasunean eragin ditzakeen arazoekin. Gainerakoan, gaur zeruan goi hodei batzuk baino ez dira ikusiko, baina, arratsaldearekin batera, bero hodeiak sor daitezke ere, ekaitz trumoitsuak izateko arriskuarekin. Hegoaldeko haizea ahul bizi ibiliko da, eta maximoek goia joko dute: hiriburuan 11 eta 29 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Asteazkenak bide beretik egingo du, goizean, laino eta hauts ganduarekin. Bezperan baino hodei gehiago izango ditugu, atmosferaren erdi eta goi mailetan. Eolo bere horretan mantenduko da, hegoaldetik eta ahul-bizi, arratsaldean ipar osagaian finkatuko bada ere. Tenperatura maximoak dezente jaitsiko dira, eguneko tartea 9 eta 22 gradu artean geratuz.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago