756 milioi euroko kontratua eskuratu du Talgok

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 20a

Jainaga Talgoren presidenteak Suediako agintariekin sinatu du kontratua. Argazkia: TALGO

Suediako garraio administrazioari hamar tren makina eta flota salduko dizkio.

Trafikverket Suediako Garraio Administrazioarekin 758 miloi euro inguruko kontratua eskuratu du Talgok, Stockholm eta herrialdearen iparraldeko hirien artean distantzia luzeko tren zerbitzua emango duten trenak saldu eta mantentzeko. 

Orotara, kontuak hamar tren makina aurreikusten ditu hasieran, egunerako bederatzi flota eta gauerako 11 flotarekin. Horrez gain, hamarkada baterako mantentze lanak izango ditu euskal enpresak. Horrez gain, sinatutako kontratuak etorkizunean beste bederatzi tren makina ekoizteko aukera uzten du, bere flota osagarriekin.

Talgoren arabera, kontratuak Suediako garraio zerbitzuak enpresan duen "konfiantza" agerian utzi du, bai eta "muturreko baldintza klimatikoetan" erabiliko diren trenak ekoizteko gaitasuna ere.

Sinadura ekitaldian egon dira Andreas Carlson Suediako Garraio ministroa, Roberto Maiorana Trafikverketeko zuzendaria, Luis Cuesta Suediak Espainian duen enbaxadorea eta Jose Antonio Jainaga Talgoren presidentea. 

Jainagak azaldu du trenek 200 km/h-ko abiadura hartu ahalko dutela, eta neguan -40°C-ko tenperaturei eusteko gai izateko hainbat teknologia izango dituztela.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago