Behin lainoak altxatuta, hodei gutxiko egun eguzkitsu batekin hasiko da astea, baina, atzo bezala, bero hodeiak garatuko dira ere. Ondorioz, egunean zehar zaparrada trumoitsuak izan ditzakegula dio Euskalmetek. AEMETek ez du hainbesteko arriskua ikusten. Eolo norabide aldakorrean ibiliko da, ahul, baina arratsaldean indar gehiago har ditzake, tarte biziekin. Alde termikoa 11 eta 26 gradu artean kokatuko da Gasteizen.
Hauts gandua etor daiteke asteartean, baina, oro har, zerua hodei gutxirekin egongo da. Oraingoan ere arratsaldean bero hodeiak garatu eta pilatu daitezke, ura zaparrada trumoitsuetan askatzeko arriskuarekin. Hego-ekialdeko haize ahula izango dugu, tarte biziekin. Beroa are handiagoa izango da, 11 graduan hasi eta 28 gradura iristeraino Gasteizen.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.