⛅ EGURALDIA

Beroa, baina ez zeru horren garbia

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 17a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Tenperatura nahiko altuak mantenduko badira ere, gaur hodei gehiago ikusiko ditugu, eta asteburuan zaparradaren bat bota dezake.

Atzo baino hodei gehiago izango ditugu gaurkoan. Goizeko lainoez, gain, erdi eta goi mailako hodeiak ikusiko dira zeruan, kotoi itxuran. Are, arratsaldean zaparradaren bat bota dezakeela zio Euskalmetek. Mendebaldeko osagaiko haize ahul-bizia ariko da goizean, eta ipar partekoa arratsaldean. Beroa mantenduko da, 9 eta 26 gradu arteko aldearekin.

Asteburuari begira, zeru hodeitsuak izango ditugula diote honetaz dakitenek. AEMETen arabera hodeitza larunbat goizean bilduko da, baina, gainerako uneetan, hodeitza ez da horren trinkoa izango. Euskalmetek dio zaparrada trumoitsuak bota ditzakeela, batez ere igande arratsaldean. Oro har, beroa mantenduko da, 9 / 23 eta 9 / 26 gradu arteko alde termikoekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago