⛅ EGURALDIA

Maximoak, are maximoagoak

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 16a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Bihar 26 gradura iritsi daiteke termometroa Gasteizen, eta gaur ere egun nahiko beroa izango dugu. 

Laino eta lanbroekin dator osteguna, baina ondoren zeruan goi hodei batzuk besterik ez dira marraztuko, eta, oro har, egun eguzkitsua izango dugu. Eolo, beste behin, aldakor ibiliko da, tarte biziekin. Beroa nabarituko da egunaren erdiko orduetan, 10 eta 24 gradu artekoa izango baita gaurko alde termikoa.

Antzeko giroaz gozatu —edo nozitu, eder zein itsusi, zein begik ikusi— ahalko da ostiralean. Behin lanbroak altxatuta, Lorenzo eder eta dotore gailenduko da ortzian. Haizeak ere ez du jardunez aldatzeko asmorik, eta, aste osoan zehar egin duen bezala, aldakor eta ahul ibiliko da, zenbait tarte bizirekin. Maximoak are maximoagoak izango dira, 10 eta 26 gradura arteko alde termikoarekin.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago