⛅ EGURALDIA

Goranzko bidea hartuko dute tenperaturek

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 15a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaur 21ºC-ra iritsiko da termometroaren langa, eta bihar 24ºC-rainokoak espero dira Gasteizen.

Atzo bezala, lehen orduetatik lanbroa eta lainoak agertuko dira, horiek iraunkorrak izan daitezkeelarik. Gero, zeruan hodei gutxi geratuko dira. Haize aldakorra ariko da, baina osagai errepikatuenak hegoaldekoak izango dira goizean, era iparraldekoak arratsalde partean. Ahula izanda ere, Eolok tarte biziak ere izango ditu. Nahiko tenperatura beroak izango ditugu, 7 eta 21 gradu artekoak.

Ostegunean, beste behin lanbro eta lainoak agertuko dira goizean, baina gero zerua hodei gutxirekin egongo da. Eolo azken egunotako portaera berdinean tematuko da, goizean hegoaldetik eta arratsaldean iparraldetik ufa eginez gehienetan. Termometroan, gero eta bero handiagoa atzemango dugu, Gasteizen 8 eta 24 gradu arteko aldea izango baitute.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago