Lanbro eta lainoekin esnatuko da asteartea, eta, ondoren, zerua hodeitsu mantenduko da. Arratsalderako hodeiak gutxituko direlakoan da Euskalmet. Eolo aldakor eta ahul ibiliko da, baina hego-mendebaldeko osagaia da gehien errepikatuko dena goizean. Arratsaldean, berriz, ipar osagaian geratuko da. Atzo baino tenperatura altuagoak izango ditugu gaur: Gasteizen 4 eta 17 gradu artekoan egongo dira.
Asteazkenak ere lanbro eta lainoak ekarriko ditu lehen orduetan. Oraingoan, baina, horiek altxatzean zeruan hodei gutxiago ikusiko ditugu atzokoarekin alderatuz. Eolok ez du portaerarik aldatuko, eta atzokoaren patroi berdina jarraituko du: aldakor, baina hegoaldeko osagai nagusiarekin goizean, eta iparraldekoarekin, arratsaldean. Tenperaturetan igarriko da Lorenzoren lana, 7 gradutik 20rako alde termiko goxoko eguna izango delako.