⛅ EGURALDIA

Lorenzok oporrak nahi ditu

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 13a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gehienetan zeru hodeitsuak eta noizean behin zaparradak izango ditugu datozen bi egunotan.

Astelehenak ez du aldaketarik ekarriko aurreko egunekiko, eta zerua hodeitsu mantenduko da. Are, noizbehinka zaparradak izango ditugu egunean zehar. Eolo mendebaldeko osagaian geratuko da gehienetan, ahul-bizi. Tenperaturei dagokienez, oro har egun hotza izango dugu, joan den asteko uda girokoekin alderatuz gero: hiriburuan 3 eta 12 gradu arteko alde termikoa izango dute.

Horretan diharduten bi agentziak ez datoz bat biharkoari dagokionez. Euskalmetek dio hodei gutxiago egongo direla, tarte hodeitsu batzuekin. AEMETen arabera, berriz, astelehen arratsaldean egongo da garbien, baina asteartean berriro ere hodei gehiago izango ditugu. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoek dezente egingo dute gora, 5 eta 17 gradu arteko alde termikoan egongo direlako.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago