⛅ EGURALDIA

Giro eguzkitsuko azken eguna

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 10a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Gaurkoz udaberri itxurako giroa mantenduko da, baina asteburua oso bestelakoa izango da. 

Azken egunotan izan dugun hauts gandua errepikatuko da gaur, eta goizean goizeko laino eta lanbroei lotuko zaie. Ondoren, zerua hodei gutxirekin egongo da, goi hodei batzuk agertuko badira ere. Norabide aldakorreko haize ahula egongo da, baina arratsaldean indar gehiago hartuko du. Oraindik bero nabarmena mantenduko da, 8 eta 28 gradu artekoekin.

Asteburuan aldaketa gauzatuko da, hodeiak ugarituko direlarik. Larunbat goizetik euria egin dezake, eta elur kota 1.100 metrora jaitsi daiteke egun horretatik aurrera. Igandean ere zeru hodeitsuak eta euria izango ditugu. Asteburu osoan zehar haizeak bolada gogorrak har ditzake, batez ere mendi inguruetan. Aldaketa nabarmena izango da ere alde termikoan, hurrenez hurren, larunbat eta igandean Gasteizen 5 / 17 eta 4 / 12 gradu arteko tenperaturak izango dituztelarik. 

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago