Hodei gutxiko eguna izango da gaurkoa, erdi eta goi mailako zenbait hodeirekin. Baina zerua nahiko oskarbi geratuko da, orokorrean; beti ere, Euskalmeten arabera. Haizea hegoaldetik ariko da goizean, nahiko ahul gehienetan. Arratsalderako indar pixka bat gehiago hartuko du, ipar osagaian. Atzokoen bidetik joango dira gaurko tenperaturak, 9 eta 26 gradu arteko alde termikoarekin hiriburuan.
Ostiralean, aspaldiko partez, goizean lanbro eta lainoak izango ditugu, baina, ondoren, ortzia nahiko garden geratuko da. Azken orduetarako, ordea, aldaketa iragarri dute honen inguruan dakitenek, hodeiak pilatzen hasiko direlarik. Eolo hego-ekialdetik etorriko da, nahiko ahul, eguerditik aurrera indartuko bada ere. Beroa mantenduko da egun gehienean, 8 eta 28 gradu arteko aldearekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.