Atzokoaren bidetik joango da gaurkoa, erdi edo goi mailako hodeiekin eta hauts gandua nozitzeko aukerekin. Eolo hego osagaian finkatuta mantenduko da goizean, arratsaldean iparretik egingo badu ere. Bolada gogorrak har ditzake. Tenperaturei dagokienez, maximoak dezente igoko dira, eguneko tartea 9 eta 25 gradu artean egongo baita.
Hodeiak alde batera utzi eta zeru nahiko gardenak utziko bide dizkigu ostegunak. Erdi eta goi mailako zenbait hodei azalduko dira, baina gutxi izango direlakoan da Euskalmet. Haizea nahiko nagi ibiliko da, ipar osagaitik goizean, eta hegoaldetiko osagaia hartuz arratsaldean. Termometroak goiko koskan nahiko altu mantenduko dira, 8 eta 24 gradu artekoekin.
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.