⛅ EGURALDIA

Goranzko tenperaturak

Juanma Gallego 2026ko apirilaren 7a

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Erdi eta goi mailako hodeiak nagusituko dira, hauts gandua izan dezakegun bi egunetan.

Erdi eta goi mailako hodeiez zipriztinduta egongo da zerua, tarteka hodeitsu mantenduko delarik. Hauts gandua ere izan dezakegu; hortaz, batez ere hiri inguruetan, adi ibili beharko da, gizakiek eragindako kutsadurari Amalurrarena batuko baitzaio. Hegoaldeko haize ahul bizia ere ibiliko da, bolada gogorekin. Beroa mantenduko da, 10 eta 22 gradu arteko alde termikoarekin.

Antzeko agertokia ekarriko du asteazkenak, erdi eta goi mailako hodeiekin, eta basamortutik etorritako partikulekin. Eolo bere horretan mantenduko da, bezperaren bidetik, oraindik ere oporren nagian akaso. Arratsalderako, ordea, ipar osagaira mugituko da. Beroa nabarmena izango da, Gasteizen 9 eta 26 gradu arteko alde termikoa izango baitute.

 

 
Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak erredakzioa@alea.eus helbidera.
 

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago